XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txapeldunak

Pasa den larunbatean Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean Donostiako Arrano Elkarteak, Gazteizko Bagare Euskal Txokoak eta Zaldiko Maldikok berak antolaturiko Mus, Partxis eta Xake Txapelketen finala jokatu ziren.

Musean arabarrak suertatu ziren garaile eta partxis eta xakean gipuzkoarrak.

Nafarrek bigarren postuekin konformatu behar izan zuten.

Partidak bukatutakoan, bazkari ederra egin zuten partehartzaile guztiek.

Argazkian txapeldunak ageri dira, saria jaso aurretik.